LitERaFRicAs

Simplemente literatura

Afrikatik euskaraz datorren literatura

AFrikatik datorren literatura (Erresuma)

Chinua Achebe idazle nigeriarrak esan zuenez “Lehoiek beren historialaria sortzen ez duten arte, ehizaren Historiak ez du ehiztaria baino loriatuko”. Badirudi Afrika ezagun dugula Afrikaz kanpoko komunikabide, film edo liburuen bitartez. Askoz gutxiago, hala ere, Afrikako bertako jendearen ahotsen ikuspuntutik. Literaturaren bidez “besteengana” hurbiltzen gara, horrek muga asko gainditzen laguntzen digu, literaturaren bidez ahots desberdinak entzuten ditugu eta, bide batez, baita beren ikuspuntu, sentimendu eta ametsak ere.

Hala ere, guretzat (Iparralde deritzon honetan bizi garenontzat) Afrikarik ez dela ematen du. Oso gutxi dakigu kontinente horri buruz, eta bertako literatura ez da salbuespen. Gauzak horrela, Afrikatik datorren literatura jatorrizko hizkuntzatan zein gaztelaniaz aurkitzea zaila bada, askoz gehiago euskarara itzulita.

Alde batetik, ahozko tradizioa izan duelako, lan idatzita nekez agertu delako. Afrikan oso gutxi argitaratzen da; diasporan argitaratuta etortzen zaizkigu hango literatur-lanak. Halere, egoera aldatzen ari da.

Bestalde, gure begirada estereotipoz betea denez gero, halako literatura interesa barik edota aspergarritzat jotzen dugulako. Bidaia asmoak ez hartaratuta bada, jende gutxi hurbiltzen da gure artean Afrikako literaturara. Baina orain gutxi Binyavanga Wainaina idazle keniarrak “Nola idatzi Afrikari buruz” (elearazi.eus blogean euskaraz kaleratu zuten), iritzi-artikulua idatzi du, gure ikuspuntua zeinen okerra den jabetu gaitezen laguntzeko.

LitERaFRicA hasi nuenean ez nuen “Afrikako literaturara” hurbiltzea beste asmorik. Baina, zer da “Afrikako literatura”?. Argi neukan ahozko literatura blogetik at utziko nuela, nahiz eta oso garrantzitsua izan. Bestalde, banekien asko eztabaidatzen dela goiko galderaren inguruan. Afrikarrak beraiek dira eztabaida urrunen daramatenak; nik nire egin nahi nituen beren galderak: Afrikan jaio eta bizi behar ote da horren barneko kontsideratua izateko? Diasporatik idazten dutenak ez ote dira “Afrikako literarura”? Zein hizkuntzatan idatzi behar da: kolonialean edo afrikarrean? Eta abarren abarra.

Oraindik ez dut irizpidea erabat biribildu, baina nonbaitetik hasi behar da. Afrikan milaka hizkuntza eta kultura daude; zaila da, beraz, Afrikaz osotasun gisa hitz egitea. Nire ustez, “Afrikako literaturari” buruz hitz egitea, berezko izaerarik ere ez duen zerbaiten inguruan aritzea da. “Afrikako literaturez” mintzatzea, aldiz, hurbilago dago errealitatetik: Ipar Afrikakoak zein Saharaz hegoaldekoak, han bizi eta jaio direnak zein jaio bai baina kanpoan hazi direnak, hizkuntza afrikarra zein hizkuntza koloniala erabiltzen dutenak… Are gehiago, LitERaFRicAn agertuko diren liburu batzuetako egileak ez dira afrikarrak, baina Afrikari buruz idatzi dute libururen bat.

Beste kultura eta hizkuntza batetik trantsizioa egitea ez da batere erraza; horregatik, bene-benetan eskertzekoa da liburuak euskarara itzultzekoa ahalegina. Chinua Acheberen “Things fall apart” (Gainbehera dator dena) itzuli zuen euskarara Alberto Martínez de la Cuadrak 2007an; lan horretan oinarrituta, iritzi-artikulua idatzi zuen (Hemen duzue oso-osorik). Martínez de la Cuadrak bi maila bereizten ditu itzulpenean: “…itzulpenaren lehen mailan, idazlea da afrikar pentsamendua ingelesera “itzultzen” duena. Bigarren maila honetan, berriz, itzultzailea da afrikar idazleak ingelesera “itzulia” beste europar hizkuntza batera itzultzen duena”.

Ahmadou Kouroumak (Boli Kosta, 1927-2003), esaterako, malinke hizkuntzan pentsatu zituen bere lanak, gerora frantsesera “itzuli” zituen hark berak, eta bigarren horretatik beste hizkuntza batzuetara itzuli izan dira azkenik. Zailtasuna ez dago bakarrik itzuli beharreko jatorrizko hizkuntzaren konplexutasunean, baizik eta, gainera, beste mundu eta kultura bat kontuan hartu behar horretan. Itzultzaileen ardura bidean ahalik eta gutxien galtzea, eta oinarrizko pentsamendua ahalik eta hobekien transmititzea da; ez da lan makala, eta bai eskertzeko bene-benetan!.

Beraz, arrazoi ugarik azaltzen du gure artean Afrikatik datorren literaturaren gabezia. Nire aldetik harri-koxkor bat jarri nahi dut, ahal dudan neurrian Afrikako ahots euskaratuak ezagutaraziz. Hasteko eta behin, euskarara itzulita dauden liburuen bilduma egin dut. Oso litekeena da zerbait ahaztea; alabaina, blog irekia da honakoa, irekia zuen ekarpenak jasotzeko: beste lan batzuk ezagutzen badituzue, edo liburu jakin bati buruzko iritzia konpartitu nahi baduzue, zuena ere bada bloga, zure kolaborazioen zain dago.

Afrikatik datorren literaturak hango jendearen ahots eta ikuspuntuak eskaintzen dizkigu. Afrika afrikarren begien bitartez ikusten hasteko. Ez galdu aukera, merezi du eta.

escanear0027

Orri-markatzekoa. Egilea: http://www.desedamas.com

AFRIKATIK EUSKARAZ DATORREN LITERATURA

Orain arte, hauek dira bildutakoak. Hogetita lau urtean, hogei afrikar liburu itzuli omen da. Zerrenda luzatu egingo dela espero dut; horregatik “sarrera” hau beti irekita egongo da, bukatu gabe, hurrengo tituluen  zain.

  • Bake zibila (ipuin bilduma). Ngugi wa Thiong’o, Chinua Achebe, Alex La Guma. Susa,1989 (Kenya, Nigeria,Hegoafrika)
  • Bakarkako isolamendua. Tahar Ben Jelloun. Susa,1990 (Maroko). Itzultailea:Bego Montorio
  • Mozkor bat sasirik sasi. Amos Tutuola. Pamiela,1993 (Nigeria). Itzultailea:Maria Garikano
  • Negarrik ez, haurra. Ngugi wa Thiong’o. Txalaparta,1994. (Kenya). Itzultailea: Pernando Barrena
  • Kariuki. Meja Mwanwi. Txalaparta, 1995 (Kenya). Itzultzailea: Aintzine Mendizabal
  • Ngungoren abenturak. Artur Pestana, Pepetela. Txalaparta,1996. (Angola)
  • Soweton kondatuak. Ellen Kuzwayo. Txalaparta,1996. (Hegoafrika). Itzultailea: Aintzane Ibarzabal
  • Arrazismoa nire alabari azaldua. Tahar Ben Jelloum. Txalaparta, 2001 (Maroko).
  • Napucemo Da Silva Araujo jaunaren testamentua. Germano Almeida. Txalaparta,2002. (Cabo Verde). Itzultailea:Bego Montorio
  • Lotsaizuna. J.M. Coetzee. Elkarlanean,2004.(Hegoafrika). Itzultailea:Oskar Arana
  • Mirarien kalezuloa. Nayib Mahfuz. Alberdania,2006.(Egipto). Itzultailea:Patxi Zubizarreta
  • Mila eta bat gauen gaua. Nayib Mahfuz. Txalaparta,2006. (Egipto). Itzultailea:Patxi Zubizarreta
  • Gainbehera dator dena. Chinua Achebe. Alberdania,2007. (Nigeria). Itzultailea: Alberto Martínez de la Cuadra
  • Salbazioko armada. Abdelá Taia. Alberdania,2007.(Maroko). Itzultailea:Patxi Zubizarreta
  • Malenkolia arabiar bat. Abdelá Taia. Alberdania,2009.(Maroko). Itzultailea:Patxi Zubizarreta
  • Erregearen eguna. Abdelá Taia. Alberdania, 2011. (Maroko). Itzultailea:Patxi Zubizarreta
  • Ogi hutsa. Muhamed Soukri. Igela,2010.(Maroko) Itzultailea:Arantzazu Royo Manterola
  • Jesusen haurtzaroa. J.M. Coetzee. Meetok,2013. (Hegoafrika). Itzultailea:Aritz Gorrotxategi
  • Hutsegiteen garaia. Muhamed Soukri. Igela,2014.(Maroko) Itzultailea:Arantzazu Royo Manterola
  • Hain gutun luzea. Mariama Bâ. Edo¡,2015 (Senegal). Itzultzailea: Iokin Otaegi

AFRIKA, KANPOKO BEGIEZ

Nahiz eta ez izan bloga honen helburu nagusia, interesgarria iruditzen zait Afrikatik kanpoko idazleen ikuspuntua. Euskaldun asko dago, Afrikarekin harreman sakona daukatenak. Haiei eskaini diet gune hau. Aurrekoa gertatzen den bezala, zerrenda hau osatugabea da.

  • Juanjo Olasagarre. Mandelaren Afrika. 1998, Susa
  • Bernardo Atxaga. Zazpi etxe Frantzian. 2009, Pamiela
  • Xipri Arbelbide
    • Afrikako “Salbaien” zuhurtzia. 1983, GAK
    • Gerlako tresna bizidunak.1986, Elkar
    • Euskaldunak Aljerian. 2003, Elkar
    • Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen). 2011, Elkar
  • Xabier Jean Diharce. Hamazazpi hilabete Afrikako bihotzean. 1991, Elkar
  • Xabier Gereño. Afrika beltzean. 1988, Egilea editore
  • Urtzi Urrutikoetxea. Afrika Express. 2008, Elkar
  • Antonio Zavala. Afrika-ko gerra. 1859-1860 (1977, Auspoa)
  • Jon Arretxe
    • Tangerko ametsak. 2011, Erein
    • Tubabu. 1994, Elkar
    • Griot. 2004, Elkar

 

Testuaren egilea: Sonia Fernández Quincoces

Orrazketa: Mario Unamuno

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada el 18 diciembre, 2013 por en Afrikatik euskaraz datorren literatura.
“La razón por la que escribo tanto sobre África es porque me indigna cómo es vista por el resto del mundo. Cuando la literatura sudamericana llegó a Europa cambió por completo nuestra perspectiva sobre los seres humanos. Pronto sucederá lo mismo con la literatura africana: entonces nos enteraremos de lo que tienen que decir sobre la humanidad” Henning Mankell.

“Desde luego había aprendido mucho sobre un pequeño y relativamente poco importante pueblo de África occidental” (El antropólogo inocente– Nigel Barley. 1983)

“A la gente le cuesta menos llorar que cambiar, una regla de psicología que la gente como yo aprendió en la calle siendo niño” (James Baldwin. 1977)

“Cuando se nos muestran escenas de niños muriendo de hambre en África, con un llamado para que hagamos algo para ayudarlos, el mensaje ideológico subyacente es algo como, “¡No pienses, no politices, olvídate de las verdaderas causas de la pobreza, solo actúa, dona dinero, así no tendrás que pensar!” (Vivir en el fin de los tiempos-Slavoj Žižek, 2010)

Contador de visitas

  • 279,818 visitas

Colaboro con:

África no es un páis

Altair

mundo-negro

http://www.wiriko.org/

logoprincipalAFRIBUKU5

Fundación Sur

LOGO-WANAFRICA

Guin guin bali logo_es

Sitios que recomiendo:

alizanza internacional de editores independientes

303826_234206893296987_1206844572_n

biblioteca africana

cabecera

mary

aishlogo_0 (1)

CHEZ-GANGOUEUS-670x239

logo 2398

Literaturas Afrikanas

CR5MJnbo

Creative commons

Licencia de Creative Commons
El contenido de esta página está bajo una licencia de Creative Commons. Eres libre de copiar y publicar mis artículos y fotos, siempre y cuando lo hagas sin fines comerciales, me acredites como autora, cites el medio donde se ha publicado el texto originalmente e incluyas un enlace o, si no es posible, la URL de este blog. Las portadas de los libros y las fotos que no aparezcan bajo mi nombre son propiedad de sus autores.

En Facebook

unnamed

Entradas:Archivo

A %d blogueros les gusta esto: