LitERaFRicAs

Simplemente literatura

Mozkor bat sasirik sasi- Amos Tutuola

Mozkor bat sasirik sasi.  Amos Tutuola

Amos Tutuola Abeokutan jaio zen, Nigerian, 1920. urtean. Yoruba etniakoa zen, guraso nekazarien semea. Bere haurtzaroa ez zen erraza izan, ezin izan zen eskolara joan gurasoei lagundu behar zielako landetan. Gaztetan, biziraupenerako, postari edo kobrearen galdaketan lan egin zuen, kasu, Lagoseko gobernuaren zerbitzura, eta gero Nigeria Irratiaren biltegi batean zaindari aritu zen, Ibadanen. Bigarren Mundu Gerran, Britainia Handiko Aireko Armadan jardun zuen. Gainera, Tutuolak Mbari Club-a sortu zuen, idazle nigeriarren elkartea, eta Obafemi Awolowo Unibertsitatean (Nigeria) irakasle lan egin zuen, Iowa-ko (AEB)944106 Unibertsitateko idazkuntza sortzailearen nazioarteko programan ere. 1997an hil zen, Nigerian, 76 urte zituela, baina atzean oso lan interesgarria utzi zuen. Beste zenbait obraren artean, hauek idatzi zituen: My Life in the Bush of Ghosts (“Nire bizitza espirituen basoan” 1954), Simbi and the Satyr of the Dark Jungle (“Simbi eta oihan beltzeko satiroa” 1955), The Brave African Huntress (“Afrikar ehiztari adoretsua” 1958) edo The Witch-Herbalist of the Remote Town (“Urrutiko hiriko sorgina” 1981).

Amos Tutuola

Amos Tutuola

Hau da, oso labur adierazita, bere bitzitza, baina noiz hartu zuen Tutuolak idazlea izateko erabakia? Zein izan zen bidea? Harrigarria da errementaria, postaria edo saltzailea idazle bihurtzea? Berak kontatu zuen eskola garaian ipuin-kontalaria zela. Yinka Tutuolak, bere semeak, elkarrizketa batean azaldu zuen aita beti zegoela idazten, jo eta ke, egunez eta gauez. Nahiz eta ospea Mozkor bat sasirik sasi eleberriari esker izan,  “bere aurreneko obra The Wild Hunter in the Bush of ghosts  izan zen. Liburu hori bukatu zuenean, Ingalaterrako argitaletxe batera bidali omen zuen ohar bitxi batekin, gainera: egileak obra hartan azaltzen ziren mamu guztien argazkiak bidaltzea eskaintzen zuen. Noski, argitaletxeak ez zuen eskaintza hura albo batera utzi. Baina, zoritxarrez, Nigeriatik heldu zitzaien hurrengo eskutitzaren barruan, agindutakoaren ordez, mamuen marrazkien argazkiak aurkitu zituzten. Argitaletxekoek, dezepzioagatik beharbada, ez zuten liburua argitaratu.” (Hitzaurrea, 2. or). Nire ustez, pasadizoak Tutuolaren asmoa azaltzen du: idatzi eta irakurria izan nahi zuen, kosta ahala kosta, eta hori lortzeko bazeuzkan determinazioa, irudimena eta baliabideak.

Mozkor bat sasirik sasi originaltasunez beteta zegoen. Alde batetik, hizkuntzari dagokionez, Tutuolak ez zuen ingelesez idatzi, nahasita baizik: bera yoruba izanez, ingelesez idazteari ekin zion, baina ondo menderatzen ez zuenez, yorubaz (ama-hizkuntza) lotu zuen eta ondorioa hizkuntzen nahastea izan zen. Horren ondorioz, inkongruentziak, komunztadura arazoak, erredundantziak eta abar, gertatu ziren. Argitaratu zenean, Dylan Thomas olerkariak Tutuolaren idazkerari “ingeles berria” deitu zion. Aurrekoa gehiegikeria dela ematen du, Tutuolaren idazkerak lotura handiagoa baitauka Nigeriako herrixketan, 1930ean, ikasten zen ingelesarekin eta Lagoseko kaleetan mintzatzen  zen ingelesarekin.

Beste alde batetik,  Tutuolak bere herriko tradizioetan oinarritu zuen eleberri hori eta, horretarako,  ahozko tradizioari ekin zion: eleberria pertsona baten bakarrizketa da, griot modu horretan. JM Coetzeek Elizabeth Costello lanean aipatzen duenez, Tutuolak “hitz egin bezala idazten zuen“.

“Palm Wine Drinkard”. Ilustratzailea:Lara Hawthorne.

Liluratzeko moduko bidaia da Mozkor bat sasirik sasi. Narratzaileak bere buruari “Jainkoen-Aita-Mundu-Honetan-Edozein-Gauza-Egin-Dezakeena” deitzen dio. Bere aitak palmadi bat eman zion eta “denboraldi hartan ur arrunta probatu ere ez nuen egiten, palma-ardoa besterik ez nuen edaten” (11. or). Hala ere, egun batean bere ardo-mutila, hau da berari ardoa emateko lan egiten zuen mutila, palma-arbolatik jaisten ari zela hil zen. Horrez gero, beste erremediorik ez zeukanez, bere ardo-mutila bilatzeari ekin zion, “Hildakoen hirira” ailegatu arte. Bidean mitoak, espektroak, ohiko ez diren pertsonaiak (hildako haur arriskutsuak edo bere gorputzaren atal alokatuak jabeei itzultzen ari zen eta errentaren dirua ordaintzen zuen gizona, kaskezur huts bihurtuta azkenean, adibidez) eta proba asko aurkituko ditu.

Eleberriak gune fantastiko batean murgiltzen gaitu, mugak bereizten ez diren gunea: bizitza eta heriotza, natura eta espiritua. Antza, Tutuolak ez zituen elezaharrak hartu eta ahozkotik paperera ekarri, horietan oinarritutako istorioak asmatu baizik. Aberastasunez betetako testua da, irudimenez eta sorpresaz josita.

Edozelan ere, Mozkor bat sasirik sasi argitaratu zenean, 1952an, Nigerian kontrako kritikak jasan behar izan zituen. Batzuen arabera, nigeriarren irudi txarra ematen zuelako: protagonista mozkortia zen, eta liburua superstizioz beteta zegoen. Beste batzuen iritziz, eleberria “txarto idatzita” zegoen, akatsez jositako ingelesean. Bere herrikide eta etnia-kide (yoruba) Wole Soyinka idazlearen arabera, berriz, Amos Tutuolaren obra Afrikako kulturak XX. mendeko literaturari eginiko ekarpenik handienetako bat da. Ildo beretik, Chinua Achebek (igbo etniakoa) lana goraipatu zuen.

Wild Hunter in the Bush of Ghosts

Wild Hunter in the Bush of Ghosts, Ilustratzailea: Max Winkler

Tutuolaren eleberria Europan exotikotzat hartu zuten, bitxikeria, arrarotasuna zela, eta horren ondorioz eduki zuen horrenbesteko arrakasta. Sakonean, mundua kontatzeko bi era talka eginez agertu ziren: Mendebaldekoa eta Afrikakoa. Txarto zegoen idatzita Tutuolaren lana ahozko tradizioarekin lotuta zegoelako? Mespretxuz har dezakegu bere kontatzeko modua guretik urrun egoteagatik? Hain txikia da Lur hau besteen munduari mugak jartzeko?  Hala ere, denboraren poderioz, palma-ardoaren edalearen eleberriak bere leku propioa lortu zuen. Mozkor bat sasirik sasi-k erakusten digun unibertsoa mundu konplexu eta aberatsa da,  bere jatorrizko ahots bakar eta propioak kontatuta.

Berak (Heriok) galdetu zidan ea nongoa nintzen. Nik esan nion berari buruzko kontu asko aditu nituela nire hirian eta mundu guztian eta hala pentsatu nuela neure golkoan, egun batean etorri egin behar nuela bisita egitera edo pertsonalki ezagutzera. Horren ondoren izan zela, eta hartan, zutitu zen eta bere atzetik joateko esan zidan, eta hala egin nuen nik (17. or)

Fitxa:

  • Jatorrizko izenburua:  The Palm-Wine Drinkard (1946an idatzi eta 1952an argitaratua)
  • Jatorrizko hizkuntza: ingelesa (Lehenengo argitalpena Faber & Faber argitaletxeak egin zuen)
  • Euskarara itzulpena: Pamiela argitaletxea (2006)
  • Itzultzailea: Maria Garikano
  • Azaleko irudia: Angela Wyatt, Stone/Getty irudiak.
  • Orrialde kopurua: 133
  • Obra honen beste itzulpen batzuk:
    • “El bebedor de vino de palma”. Júcar argitaletxea
    • “El bevedor de Vi de Palma”. [Catalá] Laertes argitaletxea
  • Bitxikeria: Raymond Queneauk frantsesera itzuli zuen lana eta, Tutuola oso ezezaguna zenez, jende askok Queneauk berak idatzi zuela prentsatu zuen, izengoitia erabilita.
  • Gehiago jakiteko: Amos Tutuola o la literatura del vino de palma [gastelaniaz]

db745f22d1493a09171a602b511350b6

Egilea: Sonia Fernández Quincoces

Orrazketa: Mertxe Luzuriaga (Deustuko Euskal Irakaslegoko arduraduna)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en 18 abril, 2014 por en Afrikatik euskaraz datorren literatura, Tutuola, Amos y etiquetada con .
“La razón por la que escribo tanto sobre África es porque me indigna cómo es vista por el resto del mundo. Cuando la literatura sudamericana llegó a Europa cambió por completo nuestra perspectiva sobre los seres humanos. Pronto sucederá lo mismo con la literatura africana: entonces nos enteraremos de lo que tienen que decir sobre la humanidad” Henning Mankell.

Contador de visitas

  • 216,625 visitas

Colaboro con:

África no es un páis

Altair

mundo-negro

http://www.wiriko.org/

logoprincipalAFRIBUKU5

Fundación Sur

LOGO-WANAFRICA

Guin guin bali logo_es

Sitios que recomiendo:

alizanza internacional de editores independientes

303826_234206893296987_1206844572_n

biblioteca africana

cabecera

mary

aishlogo_0 (1)

CHEZ-GANGOUEUS-670x239

logo 2398

Literaturas Afrikanas

CR5MJnbo

Creative commons

Licencia de Creative Commons
El contenido de esta página está bajo una licencia de Creative Commons. Eres libre de copiar y publicar mis artículos y fotos, siempre y cuando lo hagas sin fines comerciales, me acredites como autora, cites el medio donde se ha publicado el texto originalmente e incluyas un enlace o, si no es posible, la URL de este blog. Las portadas de los libros y las fotos que no aparezcan bajo mi nombre son propiedad de sus autores.

En Facebook

unnamed

Entradas:Archivo

A %d blogueros les gusta esto: